|
Conservas Zallo, S.A. tradizio eskulangilearen elaborazio handiko enpresa familiar bat da, bere jatorrria 1926 urtetik datorrelarik. Momentu horretatik hasi ziren Atanasio Zallo eta Soto Jauna fabrika egitekotan eta hauen semeei esker, 50. urtean gutxi gora-behera fundatu zuten Conservas Atanasio Zallo, 1979 tik aurrera Conservas Zallo S.A izena hartuko zuelarik.
Enpresa Bermeon kokatuta dago, Bizkaiko Golkoan, bizkaiko Probintziako herri txiki bat izanik, itsas–tradizioz josia. Bere kokapenagaitik, portu txiki honetatik kalitate oso oneko arrainak harrapatzen dira, alboko uren ezaugarriengaitik. Mende askotako itsas-tradizioa daukate. Gaurko itsasontziek arrainak aurkitu eta harrapatzeko makinaria berria edo aurreratua eduki arren, arrantzatzeko modua ez da aldatu, honela hegaluzea kanaberarekin harrapatzen, jarraitzen dute. Gainera honela harrapatzea mesedegarria da, arraina jateko orduan zapore hobea duelako.
Enpresa nahiz eta izenez aldatu, produktua elaboratzeko modua ez da aldatu, kalitate handieneko lehengaiekin egina izanik.(arrainen kontserba eta semikontserba). Fabrikan sartzen den arraina, oso ondo aukeratua izan Kantabriar portuetan itsasoratzen diren baxurazko itsasontzietan. Fabrikara etorriko den arraina aukeratuta eta hau manipulatu ondoren, denbora labur bar itxaron beharko da azken produktua edo produktu bukatua freskua izan dadin. Manipulazio prozesu guztian, artisautza erara egin da, bakarrik makinaria eta tresneriak (altzairu herdoilgaitzana, egurrezkoa baizik), erabili dira garbitasun eta segurtasun handiagoa ematen dutelako, bai langilearentzat eta baita kontsumitzailearentzako. Lehengaien kalitate altuagatik eta eskulangilearen elaborazioarengatik Zallo produktua bere antzeko produktuetaz desberdintzen da.
Kalitate altueneko arrainak, hegaluzea eta antxoa diren bezala, bakarrik kantaurikoko arrain freskuarekin elaboratuak dira. Bi produktu hauek (besteen moduan), ez dute kontserbatzailerik, bakarrik gatza, olibo olioa ( ardau ozpina eskabetxea denean), beraz 100% naturala. Antxoaren elaborazioa berezia da, ontziratu egiten da antxoa freskua gatzarekin bakarrik, geroago prentsan dago hiru hilabete bitartean, prozesu hori amaitzen denean ontzia zarratu egiten da edo produktua antxoa-xerran transformatzen da. Antxoa-xerra garbito, sikatu eta ontziratu egiten da eskuz, produktu eskulangilea izateko eta ehundera ona izateko eta gatzaren graduazio behea izateko.
Kristalezko potean sartzen diren produktuak lehenengo kalitatezkoak dira itxura askoz hobea izateko eta manipulazio eskulangilea ikus dadila.
|
|